# started 2014-09-02T08:15:47Z "Botanika (grezieraz βοτάνη edo \"belarra\") landareak aztertzen dituen biologiaren atala da, hainbat ataletan berezitua.Biologiaren arlo bat legez, batzuetan landaren zientzia edo landaren biologia deitzen zaio. Botanika hainbat arlotan banatzen da, landaren hazkundea, ugalketa, metabolismoa, gaixotasunak eta eboluzioa ikertuz.Jaten dugun ia janari guztia (zuzenean edo zeharka) landaretatik dator. Hori dela eta, botanikak gaurko ikerketan garrantzi handia izaten jarraitzen du."@eu . "Afrika hirugarren kontinenterik handiena da. 30.244.050 km2 dauzka eta Lurraren ehuneko 20.3an hedatzen da. 800 milioi biztanle dauzkalarik munduko biztanleriaren zazpirena du.Aljeria herrialderik handiena da eta Seychelleak txikiena.Mediterraneo Itsasoak iparraldean, Ozeano Atlantikoak mendebaldean eta Indiako ozeanoak ekialdean inguratzen dute.Antzinako erromatarrek Africa Terra \"Afrikarren lurra\" (Afer, Afri \"Afrikar\") - kontinenteko iparraldeko zatiari (gaur egun Tunisia deitzen diogunari) deitzen zioten. Afer izenaren oinarria, dirudienez, arabieraren Aferrean datza, eta hautsa esan nahi du; Afridietarren tribukoak, iparraldeko Kartagoko aldean bizi ziren. Grekeraz aphrike hitzak \"hotzik gabekoa\" esan nahi du eta latinez \"eguzkitsua\"."@eu . "Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edo hizkuntza eraikia da.L. L. Zamenhof mediku okulista poloniarrak 1887an “Lingvo Internacia” (Nazioarteko Hizkuntza) izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster Zamenhofek erabilitako ezizena, \"Doktoro Esperanto\" (Doktore Itxaropentsua) hizkuntza beraren izenean bihurtu zen.Zamenhofen helburua, nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen. Hizkuntza neutral honek, hizkuntza naturalak ez bezala, tokian tokiko hizkuntzak ez lituzke desagerpenera bultzatuko, lurreko biztanle guztien bigarren hizkuntzan bihurtuko litzateke eta horrela herri ezberdinen arteko elkar ulertzea eta honen ondorioz bakea ekarriko lituzke.Gaur egun esperantoak erabilera zabala dauka: bidaiatzeko, elkarri idazteko, kultura trukeetarako, konbentzioetarako, beste hizkuntzetako literatura irakurtzeko, irratia entzuteko eta hizkuntza naturalak errazago ikasteko, besteak beste. Zenbat jendek hitz egiten duten esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienek diote mundu osoan ehun milatik hiru milioira bitarte direla esperantodunak, horien artean 2.000 inguru jaiotzatiko hiztunak direlarik."@eu . "Katagorri edo urtxintxak, zuhaitzetan bizi diren esziuridoen familiako ugaztun karraskari espezie ezberdinak dira.Ia edozein baso motatan bizi daitekeen arren, pagadi, harizti, amezti eta erkameztiak nahiago ditu artadiak baino. Baita urriztiak, eta lizarrez, haltzaz eta beste hainbat espeziez osatutako oihan nahasiak ere. Behar izanez gero, pinu eta ler gorrietan ere bizi daiteke.Habia, zenbait hegaztiren antzera eraikitzen dute, nahiz eta hauek gehiago ixten duten. Gehienetan bi sarrera-irteera sortzen dute, bat goialdean, estuagoa dena, badaezpadakoa. Erditu baino lehen balizko eraso batez babesteko bigarren habia sortzen dute.Gehien bat karraskaria da, beraz, intxaurrak, ezkurrak eta abar jaten ditu; dena den, goseak jota egonik eta zer jan aurkitu ezinean badabil, txorien arrautzak eta baita txorikumeak ere jan ohi ditu.Europan zuhaitzetan bera bezain trebea denik ez dago, hala ere zenbait etsai ditu, azeriak lurrean jaten aritzen denean eta lepahoria, katajineta, basakatua eta aztorea adarretan. 4-7 kume izan ohi dituzte eguraldia lagun izanez gero eta bazka aski izatekotan."@eu . "Kimika (Egiptoera kēme (\"lurra\") hitzetik eratorria), materiaren konposizio, egitura eta propietateak, eta berauen prozesu kimikoetan zehar izandako eraldaketak aztertzen dituen zientzia da. Gaur eguneko kimika alkimiaren eboluzioaren ondorioa dela baiezta daiteke.Kimikaren barnean dauden arlo ezberdinak, ikertzen den materia motaren edo egingo zaion ikerketa motaren arabera sailkatzen dira gehienetan.Ikertzen den materia motaren arabera, kimika ezorganikoa konposatu kimiko ezorganikoak aztertzen dituena da, biokimika izaki bizidunetan agertzen diren konposatuak ikertzen dituena eta kimika organikoa konposatu kimiko organikoak aztertzen dituena.Bestalde, egingo zaion ikerketa motaren arabera egindako sailkapenean atal gehiago dauzkagu, adibidez, kimika analitikoa, kimika fisikoa edo kimika teorikoa.Horrez gain, duela denbora gutxi agertu diren beste atal berri batzuk aurki ditzakegu ere, normalean atal tradizional horien azpimultzo bezala hartzen direnak. Adibidez: kimika konputazionala, kimika bioezorganikoa, nanokimika, kimika supramolekularra... ia egunero luzatzen den beste zerrenda luze batez jarraitua."@eu . "Literatura edo Elertia hitzan oinarritutako lanen multzoa da, idatziak eta ahozkoak, artea ezaugarri dutena."@eu . "Taula periodikoa elementu kimikoak oro har zenbaki atomiko txikienetik handienera sailkatzen diren diagrama da. Elementuen sailkapen periodikoa, Elementuen taula periodikoa edo Mendeleiev taula (Dmitri Mendeleiev dela-eta) izenak ere hartzen ditu."@eu . "Historia iraganak eta iraganeko gertakizunek osatzen dute. Gertakizun horiek eta gizartearen bilakaera aztertzen duen diziplinari ere historia deritzo horretarako honek gizarte zientzien metodoak erabiltzen dituelarik. Historia diziplinaren helburua iraganeko gertakarien informazioaren biziraupena bermatu, oraina ulertu eta etorkizunean gerta litekeena aurreikustea da. Historialari deritze historia ikasi, aztertu eta idazten dutenei. Bestalde, izan diren eta ez direnen inguruko kontakizun eta ipuinei istorio izena egozten zaie, ez historia.Historia hitzaren jatorria grezierako Οιδa (\"badakit\") hitzean oinarritzen da. Hortik Ιστορια (\"ikerketa edo informazioa\") eratorri zuen, eta hortik latinezko historia hitza."@eu . "Apuleio Madaurakoa, latinez Apuleius Madaurensis, (Madaura, c. 125- c. 180) latinezko prosa idazle bat izan zen. Metamorfosis edo Asinus aureus (euskaraz, Urrezko astoa) izenburuko eleberriaren egilea izateagatik da batez ere ezaguna, zeina antzinako literaturatik osorik gorde den eleberri bakarra den. Filosofo platoniko eta retoriko gisa ere izan zen ezaguna. Zientzia dibulgazio lanak ere idatzi zituen."@eu . "Musika, bitartekotzat soinua darabilen arte bat da. Musika sortzen duen pertsonari musikagile deitzen zaio; musika jotzen edo abesten duenari, musikari; eta musika aztertzen duenari, musikologo."@eu . "Matematika (grekotik μάθημα Máthema: Zientzia, ezagutza, ikaskuntza - μαθηματικóς, Mathematikós: zientzia zalea) izate abstraktuen (zenbakiak, irudi geometrikoak eta abar) propietateak aztertzen dituen zientzia da. Matematika zientzia zehatza da."@eu . "Nafarroako errege-erreginen zerrenda honetan Iruñeko Erresumakoak (Nafarroakoaren aitzindaria) eta Nafarroako Erresumako errege-erreginak agertzen dira. Erresumaren izenaren aldaketa eta, hortaz, errege-erreginen tituluarena Antso VI.ak egin zuen 1162an."@eu . "(Publio edo Gaio?) Kornelio Tazito (c. 55 - c. 120) Erromatar Inperioko idazle eta historialari bat izan zen. Politika karrera zabal bat ere osatu zuen bere bizitzan zehar. Trajano enperadorearen agintean (98-117) idatzi zituen bere lan gehienak. Lan hauetatik Historiae eta Annales azpimarratu behar dira, non Erromako I. mendeko historiaren berri ematen den."@eu . "Artikulu hau eguzki-sistemako hirugarren planetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Lur (argipena).Lurra planeta, eguzki-sistemaren hirugarren planeta da. Bizia duen bakarra da, eta satelite natural bat du, Ilargia.Lurrak Eguzkiari birak ematen dizkio."@eu . "Publio Obidio Nason Sulmona-n 43 k.a. jaio eta Tomi-n (Italia) hil zen 17. urtean.Publio Obidio historiako idazlerik onenetariko bat izan da. Zaldun sendi batean jaio zen eta ez zituen guda zibilaren ankerkeriak ezagutu. Lehenengoz zuzenbide ikasketei lotu zitzaien baina gero literaturara lerratu zen. Bere bizitzan ospe handia lortu zuen. Augusto enperadorearekin eztabaida bat zela kausa (enperadorearen etorkizuna ezagutzeko egindako sesio batean esku hartu omen zuen) Itsaso Beltzera erbesteratu zen. Barkamena behin eta berriz eskatu arren, ez Augustok, ez Tiberiok, ez zioten eman. Beraz, erbestean zendu zen."@eu . "Informatikan, protokolo bat konexioa, komunikazioa edo bi ordenagailuen arteko data transferentzia kontrolatzen edo ahalbideratzen duen konbentzioa edo estandarra da.Protokoloak hardware, software edo bien arteko konbinaketagatik ezarriak dira. Maila baxuenean, protokolo batek hardware lotura bat definitzen du.Protokoloak estandar teknikoetatik bereizi behar dira. Estandar teknikoek ordenagailu bat edota hardwareko dispositibo nola eraiki behar diren zehazten dute. Protokoloak, denbora errealeko komunikazioan erabiltzen dira, aitzitik estandarrak epe luzerako gordetze informazio estrukturarako erabiltzen dira.Protokolo asko dago eta beraien arteko ezberdintasun asko dago, beraz ez da erraza definizio orokor bat ematea. Protokolo gehiena honelako prozedurak burutzen dituzte: Azpiko lotura fisikoaren detekzioa (kablerekin edota kablerik gabekoa), edota beste bukaera puntu edota nodoen existentzia. Handshaking Konexioen ezaugarrien batzuen negoziazioa Nola hasi eta bukatu mezu bat Nola egin mezu baten formatoa Zer egin gaixki formatutako edo usteldutako mezuekin Nola detektatu espero ez zen lotura mozketa bat Sesio edota lotura baten bukaeraKomunikazio protokoloen gorakada eta erabilpen zabalkundeak Internet behar duen osagarria da eta parte hartze zuzena izan dute internetek izan duen harrakastan. Bi protokolo, Internet Protokoloa edota IP) eta Transmisioen Kontrol Protokolo (Ingelesetik TCP bezala ezaguna) internetek erabiltzen dituen protokolorik garrantzitsuenak dira. TCP-IP izenarekin, ezagutzen dira gehien erabilitako protokoloak. Interneten erabiltzen diren protokoloak \"Internet Engineering Task Force\" (edo IETF) elkarteak sorturiko RFC dokumentuetan aurkezten da. Objetuei bideratutako programazioak, termino honen erabilpena zabaldu du, non programazio protokoloek erabiltzen dira objetoen arteko komunikazioan."@eu . "Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia edo teknika multzoa da."@eu . "Biologia biziaren zientzia da. Organismo bizien ezaugarriak eta portaerak aztertzen ditu; baita izaki bizidunak nola heltzen diren izatera, espezien bilakaera eta euren arteko eta ingurumenarekiko harremanak. Biologiaren barruan batzuetan burujabetzat hartutako arlo akademiko asko sartzen da; euretariko batzuk behean dagoen zerrendan agertzen dira, azpikategoriak legez sailkatuta.Biologiaren ikergaia izaki bizidunak dira, haren jatorria eta eboluzioa. Biologiak banakako organismoen zein espezien ezaugarriak eta portaerak ikertzen ditu, eta baita izaki bizidunen ugalketa eta ingurumenarekin dituzten harremanak ere. Labur esanda, bizitza organikoak jarraitzen dituen arauak edo lege orokorrak ulertzen saiatzen da."@eu . "Sare lokala edo LAN sarea (ingelesez, Local Area Network, LAN akronimoaz ezagunagoa) ordenagailu edo periferikoak elkar lotzea da bertako sarea eratuz. Sare hauek esparru txikiak estaltzen dituzte: etxeak, bulegoak, aireportuak, eraikinen talde txiki bat... Sare hauen hedatzea mugatuta dago fisikoki eraikin bati edo 200m-ko ingurune bati, errepikatzaileekin ,ordea, 1km-ko eremu batera iritsi liteke. Erabilera hedatuena ordenagailu pertsonalak, bulegoetako lan estazioak, fabrikak, etab... elkar lotzea da.Hedadura zabaleko sareekin alderatuz gero, lehenen ezaugarri nagusiak datu transferentzia azkarragoa, estaldura geografiko txikiagoa eta telekomunikazio linea alokatuak behar ez izatea dira.Sare Lokala terminoak hardwarea zein gailu desberdinak elkar-lotzeko eta informazioa lantzeko beharrezko den softwarea hartzen ditu bere baitan."@eu . "Urtarrilen 1a gregoriotar egutegiaren urteko lehen eguna da. 364 egun falta dira urtea amaitzeko, 365 egun bisurteetan. Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko."@eu . "Planeta, izar baten inguruan itzulika dabilen gorputz gotor masa handikoa, berezko argirik ez eta fusio nuklearraz energiarik sortzen ez duena.Oraintsuraino, bederatzi planeta baizik ziren ezagutzen, eta eguzki-sistemaren barruan horiek guztiak. Beste hirurogei-bat aurkitu izan dira 2001. urtetik hona gure eguzki-sistematik kanpo.Hauexek dira gure eguzki-sistemako zortzi planetak, Eguzkitik hurbilen dagoenetik urrunen dagoenerainokoan: Merkurio Artizar Lurra Marte Jupiter Saturno Urano NeptunoPlaneta telurikoak edo barneko planetak dira lehen laurak; hurrengo lauak planeta jobiarrak.Hurren biribilak dira planeten orbitak, Merkuriorena izan ezik. Plano bertsuan daude eta eguzkiaren inguruan norako berean egiten dute itzulika.Eguzki-sistemako planeta guztien izenak, Lurrarena izan ezik, Erromatarren jainko-izenetatik hartu izan ziren; jainko-izenez eta mitologia klasikotik izendatzen ohi dira, halaber, ilargi eta planeta txikiak ere."@eu . "Pakistan Asia hego-mendebaldeko estatu bat da. Ekialdeko mugan India du; iparraldekoetan, Txina eta Tadjikistan; mendebaldekoetan, Afganistan eta Iran; eta hegokoan, Arabiako itsasoa. Hiriburua Islamabad da, baina hiri handiena Karatxi da.Egungo Pakistan hainbat arraza eta etniaren igarobide zein pausaleku izan da. Besteak beste, arioak, persiarrak, partoak, kuxarrak, turkoak... izan ziren han. Halaber, hainbat erlijio izan dira herrialdean, hala nola hinduismoa, budismoa, kristautasuna. Egun, Islama da nagusi."@eu . "Zuhaitza zurezko landare handi eta bizikorra da.Arbola adiera zenbait euskalkietan fruitua ematen duen zuhaitzaren esanahia du.Sustraiak, enbor bat edo gehiago, adarrak eta hostoak ditu. Zurtoina da bereziki beste landareetatik bereizten duena, zuhaitzena zurezkoa da. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen kontra babesten du, eta garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio. Zuhaitz talde txiki bati zuhaizti esaten zaio. Populazio handiak, berriz, basoak eta oihanak dira."@eu .